Lehen ahaleginak zapalkuntza gainditzeko


Siyyid ‘Alí Muḥammadek, Báb-ek, Iranen XIX. mendearen hasieran egin zion aurre bere xedeari Hala ere, berrehun urte geroago, herri anitzetako gizakiek Bábek eta haren jarraitzaileek zapalketa gainditzeko egin zituzten ahaleginekin bat egin dezakete oraindik.


Garai hartako gizarte irandarrean hainbat arazo ziren nagusi, hala nola, ustelkeria, dogmatismo erlijiosoa, gizarte-taldeen arteko aurreiritziak —etnia, erlijioa, naziotasuna edo gizarte maila zirela eta—, analfabetismoa, tirabira politikoak, ekonomiaren ahulezia, eta emakumeen menpekotasuna, gutxi batzuk aipatzearren. Báb-en bizitzak eta lanak, baita haren jarraitzaileenek ere, egoera hartatik askatu nahi zuten gizartea, giza arimak jare hegan egin zezan. Beste era batera esanda, abere-pasioek espiritua lotu egiten dute; nahiz eta espirituak, berez, bere sortzailearengana hurbildu nahi duen, ezagutzaren ozeanoan murgildu, edertasuna eta harmoniaz gozatu, naturaren zein gizadiaren mirariak begietsi, materiarekiko atxikimendurik gabe zein gizartearen aitormena bilatu gabe aske bizi.

Besteak beste, Báb-ek honako hauek bultzatu zituen espirituaren zapalketa gainditu ahal izateko: gatazka erlijiosoa saihesteko aginduak, ezagutza zein emakumearen burujabetza lortzeko pizgarria, ustelkeria erlijiosoa eta prebarikazio politikoaren salaketa, eskuratutako ezagutza zalantzan jarrita norberak independenteki egia bilatzeko aldarria, eta tradizioekiko atxikimendua gainditzeko deia; halaber, errebelatu zituen testuetan hiztegi aberats eta zabala erabiltzen du gai mistikoak eta filosofikoak azaltzeko.

XXI mendeko gizartea eta Báb-en gizartea ez dira oso desberdinak. Garai hartako espiritua eta zapalketa baditugu gaur egun ere, itxurak aldatu diren arren. Are eta gehiago, joera batzuk areagotu egin dira globalizazioak eta komunikazioaren teknologiek eragiten duten hedapena dela eta. Esate baterako, gizarte askotan dogmatismo erlijiosoak izaten jarraitzen du, eta ustez dogmatismoa gainditu duten gizarteetan bestelako dogmatismo sekularrak sortu dira, zientzia nahiz ekonomiaren arloetan. Analfabetismo-tasa gutxitu egin da, baina sare sozialen bidez etortzen zaigun informazio zaparrada kudeatzeko eta gureganatzeko ezintasuna dela eta, bestelako ezjakintasuna sortu da, pentsaera kritikoa oztopatuta. Krisialdi ekonomikoak behin eta berriz gertatzen dira, eta bistan dira sistema ekonomiko globalaren hauskortasunak eragiten dituen kalte ekologikoak. Gero eta pertsona gehiago emakumeen emantzipazioaren beharraz jabetzen badira ere, hain nabariak ez diren beste zapalketa motak sortu dira.

Era berean, Báb-ek zenbait arlo nabarmendu zituen, haien alde bizi eta hil egin zen; alor horiek, gaur egun ere, hausnarketarako eta ekintza kolektibo eraldatzailerako bide izaten jarraitzen dute. Erlijioagatiko gatazkak eta erradikalizazioa gainditzeko beharra herrialde askotako segurtasun-agendaren erdigunean dago. Ezagutzaren premia, gaitasun kognitiboa handitzekoa, benetako informazio egiaztatua eskuratzeko beharra inoiz baino handiagoak dira. Emakumeen ahalduntzea, gizonekin batera mundu justuago eta jasangarriago bat eraikiko badute, bakea lortzeko eta pobrezia erauzteko giltzarrietako bat dela onartzen da. Etika publikoaren zentraltasuna, politikaren oinarrian; pentsaera jarearen sustapena; norbanakoen, komunitateen eta erakundeen arteko harremanak berregituratuko dituzten bizitza kolektiborako ereduen eraketa, funtsezko batasunaren hastapenean oinarrituta; zientziaren eta erlijioaren arteko elkarrizketari bidea irekiko dion mintzaira aberatsa baten sorrera, gizartearen arazoei heldu ahal izateko eta gai sakonen inguruan pentsatzeko, besteak beste, arazo moralak eta gai espiritualen inguruan. Horiek guztiak ezinbestekoak dira gaurko erronkei aurre egin ahal izateko.

Explora acerca del Báb

Los bahá'ís de España

Báb-en bigarren mendeurrena (1819-2019)


2019ko urrian, mundu osoak ospatuko du Artizar hori munduko ortzi-mugatik gora igo zenetiko 200. urteurrena. Bahá'u'lláh-ren jarraitzaileak bizi diren ehunka mila herri eta hiritan milioika lagun eta erakunderi harrera egingo diete jai giroan.

BAHÁ’Í-AK ZURE UDALERRIAN Expresiones artísticas sobre el Báb

Conoce a los bahá'ís de España


Quiénes somos »

La comunidad bahá’í de España cuenta con miembros de procedencias culturales y étnicas diversas, tanto de dentro como de fuera de sus fronteras, diversidad que se ve reflejada en su riqueza artística y lingüística.

Qué hacemos »

Los bahá’ís, en colaboración con otros individuos y organizaciones, se esfuerzan por contribuir al avance de la sociedad inspirados por la visión de Bahá’u’lláh de un mundo próspero, justo y unificado.